Iñaki Maidagan Lazkano
Arrasate-Mondragon-en 1965. urtean jaioa.
Musikarekiko zaletasun handiko familian jaiotakoa,txikitatik hasten ditu musika ikasketak Arrasate Musikal musika eskolan.Flauta Travesera ikasketak Primitivo Azpiazukin bertan hasirik Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan amaitzen ditu.
Gaur egun Elgoibar, Soraluze eta Ermuako Musika eskoletako Flauta espezialitateko arduraduna da
Juan Arzamendiren zuzendaritapean aintzindari izan zen Arrasate Musikal Gazte Orkestrako partaidea urte askotan, Cantilena Hirukoteko partaidea, Juan Carlos Martin Kitarra jolearekin batera bikote izanik, kontzertu emanaldi ugariak eman ditu.
Goikobalu Abesbatzaren partaidea 1990tik izanik, Donostiako Orfeoiaren, Iruñako Orfeoiaren, Bilboko Sociedad Coral-aren laguntzailea da.
Saio txikitan Goikobalu Abesbatza zuzendu ondoren 1996an abesbatzaren ardura osoa bere gain hartzen du.
2010ko Uztailetik Azkoitiko Iraurgi Abesbatzako zuzendaria da
1996tik honera Goikobalu Abesbatzarekin egindako saiorik aipagarrienak:
Cieza (Murcia)1997: 1.saria
Autol (Errioxa )2000: 1.saria
Rivas Vaciamadrid (Madrid): 1. saria
David Azurzarekin batera Lausardi Koru Sinfonikoaren zuzendaritza aurrera darama.
Arrasaten 1999an Perkusio, bi piano, bakarlari eta abesbatzandako Karl Orff-ek egindako Carmina Buranaren bertsioaren, 2004an Sabin Salaberrik eta J.M. Velez de Mendizabalek sortutako Eskuak Elkarri musikalaren eta 2009an Mozart-en Requiemaren zuzendaritza bere gain hartu zuen
Azkoitian sortu zen 1979. urtean. Azkoitiak, sendo sustraitutako musika tradizioa du. Bere seme-alaba ospetsuen artean musiko handiak izan ditu, hala nola, Gonzalo Martinez de Bizkargi, Peñafloridako Kondea, Aita Nemesio Otaño, e.a. Duela urte asko Aita Otañok sortu zuen Orfeoi Azkoitiarraren jarraitzailea dugu Iraurgi Abesbatza.
Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean darrai 2010. urtetik (aurretik M. Larrañaga, M.M. Azpiazu, Mª Jesus Larañaga eta Ainhoa Arrieta izan ziren zuzendaritzan) 36 abeslari inguruk osatzen dute ahots nahasiko abesbatza honek; geratu gabekoa da talde honen jarduna, kontzertu, topaketa, bidai, kantu ikastaro etabarretan parte hartuz.
Euskal Herriko hainbat tokitan jardunaz gain, estatuko beste zenbait hiritan ere aritu da: Madril, Bartzelona, Valladolid, Sevilla, Leon,... Azken urteotan jira desberdinak burutu ditu Europan zehar: Alemania, Suitza, Frantzia, Austria, Italia, Pragan eta Portugalen kontzertuak eskainiz.
Aipatu beharrekoa baita ere Peñafloridako Kondearen abestiz grabatua duten diska eta “Loiola 91” Inaziar urtea zela eta, beste diska batean parte hartu izana. Eloy de la Iglesiaren “Otra Vuelta de Tuerca” filmako soinu bandan ere hartu zuten parte 1985ean.
2004. urtea 25. urtemuga izaki, modu berezian ospatu zuten. Otsailean, bakarkako lehenengo CDa atera zuten, ekaina ekitaldiz betea izan zuten, eta Portugalera joan ziren abenduan.
2015. urtean “Carmina Burana” obra egiten du Arrasateko Goikobalu abesbatzarekin batera Azkoitiko Baztartxo Antzokian, arrakasta haundia jasoz.
2017. urtean, Sardiniako “All sole de la sardegna” jaialdian hartzen du parte, herrialde desberdinetako abesbatzekin batera.
Erlijio eta erlijioz kanpoko polifonia, mundu zabaleko folklorea eta nola ez, euskal abesti pila batek osatzen dute beraien abes-sorta.